OSAGAIAK
- 1 jogurt naturala
- 3 arrautza
- 3 irin neurriak (jogurtaren ontzi hutsa erabili)
- 2 azukre neurriak (jogurtaren ontzi hutsa erabili)
- 1/2 ekilorezko olioa (jogurtaren ontzi hutsa erabili)
- Zorrotxo bat Royal legamia.
- Fruitu lehorrak: mahaspasak, intxaurrak, urrak….
- Laranja edo limoiaren azala ere birrindu daiteke.
PROZEDURA
Pastela egiteko ontzia, gurinarekin ondo igurtzi, pastela
erantsita geldi ez dadin.
Mahaspasak zati txikitan moztu eta irinetatik pasa; hau
egiten da bizkotxoan ondo banatuta azaltzeko eta behera ez joateko.
Osagai guztiak, ondo nahastu, eta ontzian bota.
Labea 180º jarri eta 45' utzi.

No hay comentarios:
Publicar un comentario